“Berria”k estilo liburua aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 16a, 18:14

Berria” egunkariak bere “Estilo Liburua” aurkeztu du jendaurrean gaur Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan, atzo Eskoriatzan aurkezpen pribatu bat egin ostean. “Estilo Liburua”k “Euskaldunon Egunkaria”k bere garaian argitaratutakoei segida eman die eta euskarazko prentsa guztiarentzat tresna ezinbestekoa bihurtuko da atoan. Sustatu egunkari digitalak jakinarazi duenez, “Estilo Liburua” “formatuan, liburu konpaktutik urtekari tamainakora igaro da”. Zein da zein bitakoran, berriz, azpimarratu dute “Estilo Liburua” ez dela “arau bilduma estugarria. Komunikazio argia, idazkera erakargarria eta ongi idaztea irakasten ditu. Azken finean hauek dira kazetari baten eginbeharrak, erakargarri idaztea perfekto idaztea baino garrantzitsuagoa baita”. Deontologia, interpretatzeko gakoak, idazkuntza, ortotipografia, onomastika eta hiztegia dira “Estilo Liburua”ren atal garrantzitsuenak. Argazkian, Martxelo Otamendi “Berria”ko zuzendaria / Egunkaria.info.

Gaiaren inguruko berriak:

"Berria" egunkariaren estilo liburua aurkeztu dabe (Bizkaie!)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun