Hilaren azkenean Txitxiburruntzi jaiaren bigarren edizioa aurkeztuko du Berbalamiñek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 16a, 19:42

Berbalamiñe Leioako euskera elkarteak eskualdeko euskaltzale eta auzokideei deitu die aurten hainbat talderekin batera antolatutako Txitxiburruntzi egunean ateratako argazkiak ikustera eta datorren urteko Txitxiburruntziko proposamena ezagutzera eta ekarpenak egitera. Ekitaldia azaroaren 30ean arratsaldeko 8etan egingo da, Berbalamiñeren egoitzan, hots, Leioako Iturribide kaleko 6. zenbakian, beheko aldean. Berbalamiñek aurreratu duenez, jaia “ekaina aldean” ospatuko da eta haien asmoa urtero ospatzea da.

Berbalamiñeren oharra

2006ko ekainaren 11n Euskara Taldekook herriko zenbait talderen laguntzarekin (batez ere San Bartolomeko elkarte ezberdinenarekin) Txitxiburruntzi euskararen jaia ospatu genuen San Bartolome auzoan.

Gure asmoa jai hau urtero ospatzea da, ekaina aldean beti. Eta gure nahia da aurreko urtean bezala herriko elkarteen eta norbanako euskaltzaleen laguntza izatea; horretarako zera pentsatu dugu:

Hil honen 30ean, hau da, azaroak 30, arratsaldeko 8etan gure lokalean (Iturribide kalea 6 behean) 2006ko Txitxiburruntzi jaiko argazkien proiekzio-emanaldia egingo dugu, ondoren 2007ko ediziorako proposamena egin eta zuon ekarpenak jasoko ditugu datozen hileetan guztiz borobiltzeko, eta ondoren luntxa eta osteguna denez, ea aste bukaera, animatzen denarekin ostegun soziala.

Animatu eta etorri!

Leioako Berbalamiñe Euskera Taldea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun