Sopelako Udalak Olentzerori buruzko marrazki lehiaketa abiatu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 16a, 20:10

Sopelako Udaleko Kultur Arloak 8 eta 12 urte bitarteko umeentzako marrazki lehiaketa antolatu du. Gaiak Olentzero eta Sopela izango dira, baina horiek marrazteko teknika norberaren esku utzi da, beti ere marrazkia DIN A4 baino handiagoa ez bada. Marrazki irabazlea Udal gabonetako postala egiteko eta Olentzero gaueko ekitaldiak iragartzeko erabiliko da. Era berean, lehenengo hiruren egileek “bertako produktu bana” jasoko dute, Sopelako Udaleko Kultur Arloak jakinarazi duenez. Lanak udaletxeko sarreran aurkeztu beharko dira, gutunazal batekin batera, abenduaren 1eko epemuga baino lehen. Gutunazalean zein marrazkiaren bestaldean ezizena idatzi beharko da eta gutunazalaren barruko oharrean izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa idatzi beharko dira. Abenduaren zehar, aurkeztutako marrazkien erakusketa egingo da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun