Askatasunak deituta, Uribe Kostako herri ugarietatik etorritako 90 lagun inguru batu da gaur arratsaldean Astrabuduan, "euskal gazteriaren aurkako erasoak" salatzeko. Izan ere, gaur bertan aztertu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak, Madrilen, Jarrai-Haika-Segi auziko epaien aurkako helegiteak. Eskualde mailako mobilizazioa Astrabuduan deitzea ere ez da kasualitatea: bertoko alaba den Aiboa Casares gaztea da sumario horretan auziperatutako Uribe Kostako lagun bakarra.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!