Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkarteak bere zuzendaritza osoa berritu zuen atzo Algortako Aldai Patronatuan egindako batzar orokorrean. Ohiturak aldatuz, elkartearen sorreran parte hartu zuen bazkiderik ez da egongo hemendik aurrera talde eragilean, asanbladak datozen bi urtetarako bazkide belaunaldi berri baten esku utzi baitu elkartearen eguneko lana eta etorkizuna. Lander Solozabal (argazkian, lehena eskumatik)
Egizu elkarteko
Sendi proiektuaren koordinatzailea izango da Bizarra Lepoaneko presidente berria eta berarekin batera, Aitziber Fernandez presidenteordeak, Irantzu Artabe diruzainak eta Josu Larrañaga idazkariak lan egingo dute. Talde berriak hartutako lehenengo erabakia lantalde finko eta ireki bat osatzea izan da, bazkideen iritziak zein ekarpenak jaso eta aztertzeko, euskaltzaleak aktibatzeko, elkarteak egiten duen lana koordinatzeko eta horren berri emateko. Hilero bilduko den batzorde horretan, zuzendaritzako kideez gain, Bapiruke eta Gehi ekimenen zein Egizu elkarteko liberatuek zein nahi duten bazkideek hartuko dute parte.