Aitor Elortza zenaren uzta jaso du Ataramiñe berriak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 17a, 22:17

Ataramiñek, Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak, bostgarren alea plazaratuko du aurtengo Durangoko Azokan. Aurtengo ale honetan 23 preso eta iheslariren lanak biltzen dira, horien artean Aitor Elortzarena, Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak jakinarazi duenez. Iheslari algortarra urtarrilaren 16an hilik aurkitu zuten Baionako bere etxean, erbestean 26 urte zeramatzala. Horretaz gain, Iñaki Gonzalo "Kitxu" (Itzubaltzeta / Erromo) eta Alfontso Etxegarai (Plentzia) presoen idatziak jasotzen ditu Ataramiñeko seigarren edizioak. Argazkian, ekainaren 11an, Elortzaren errautsak Algortako Portu Zaharrean zabaldu zituzteneko irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun