Gose greba bertan behera utzi du Gorka Martinezek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 17a, 22:27

Puerto II espetxean azaroaren 6an hasitako gose greba bertan behera utzi dute bertan dauden euskal preso politikoek, behin espetxeko zuzendaritzak euren aldarrikapenak onartu eta gero, Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak jakinarazi duenez. Gorka Martinez urduliztarra izan zen "borroka" horri heldu zion lehena. "Gorkak haurra izan zuen orain hilabete, eta berarekin izateko konbibentziako bisa eskatu duenean espetxeak eskubide hori ukatu egin dio", azaldu zuen orduan errepresioaren aurkako erakundeak. Elkartasunez, gainerako euskal preso politikoek ere gose grebari ekin zioten. Argazkian, Martinez / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun