Algortako Telletxeko metro-sarrera asteburu osoan egongo da itxita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 17a, 22:46

Metro Bilbaok Algortako geltokiko Telletxeko sarrera itxiko du asteburuan, beirateko kristal berriak ipintzeko. Eskailera mekanikoak konponduta daude azkenik, uztailaren 29an metro geltokian izandako liskarretatik hiru hilabete eta erdi igaro direnean. Geltoki horretako bezeroak Bolue kaletik sartu beharko dira nasetara. Mugitzeko arazorik daukaten pertsonek ere metro zerbitzua erabilgarri izango dute, Algortako plazan dagoen igogailuari esker. Bi konponketa hauetarako 100.000 euro inguru gastatu behar izan dituzte, Metro Bilbaoko iturriek gaur jakinarazitakoaren arabera. Bestalde, Uribe Kostako 23 gazte daude auziperatuak istiluetan parte hartu zutelakoan. Argazkian, Ertzaintzako pilota batek apurtutako Algortako metro geltokiko kristal bat.

Bi instalazioetako aldagaiak jaso eta gero, konpainiako teknikariek guztira 12 kristal jarriko dituzte asteburuan. Larunbatean eta igandean, 8:30etik 19:30era bitartean, gutxi gorabehera, sarrera itxita egongo da; ordu horretan berriro irekiko da. Astelehenean, hilak 20, instalazioaren azken erremateak egingo dira. "Aldagai berriak Algortako jaietan gertaturiko erasoetatik hiru hilabete eta erdi igaro direnean jarriko dira. Epe honetan hornitzaileek piezak neurrira egin behar izan dituzte, halako egituren fabrikazio epea gutxienez hiru hilabetekoa izaten baita", argudiatu dute metroko arduradunek, atzerapena justifikatzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun