EHUren hezkuntza-eskaintzaren berri emango dute azaroaren 28an Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 21a, 12:48

Durangon eta Portugaleten gaur, azaroak 21, emango dituen saioekin hasiko da aurkezten bere hezkuntza-eskaintza, Bizkaian, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU). Azaroan eta abenduan zehar Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskualde ezberdinetatik ibiliko dira eskaintza akademikoa, ikasleek eskura dituzten zerbitzuak, ikasketa-planen egitura edota unibertsitatean sartzeko bete beharreko izapideak azaltzen. Uribe Kostari dagokionez, azaroaren 28an izango da ekitaldia, Algortako kultur etxean (Villamonte, A8 behea). Gazteleraz baino ez dute emango 18:30ean hasiko den saioa. Guztira, 25 saio eskainiko ditu EAEn EHUk: 12 Gipuzkoan, 3 Araban eta 10 Bizkaian. Argazkian, EHUk kaleratutako eskuorriaren (pdf) irudia.

Hitzaldiek EHUk diseinatu duen unibertsitatera sartzeko programaren ekintzen barruan daude. Ikasle, guraso, orientatzaile eta irakasleei karreraren aukeraketa eta sarbideari buruzko zalantza guztiak argitzeko ahalik eta informazio gehien eskaintzea da helburua. Gainontzeko bi ekintzak honako hauek dira: Unibertsitate-Orientaziorako Jardunaldiak, urtarrileko eta otsaileko larunbat batean campus bakoitzean eta ikasleentzako azoka modura egiten direnak. Horietan titulazioei buruzko informazio zehatza jaso eta zalantzak modu pertsonalizatuan argituko zaizkie gazteei unibertsitate-ikastegietako irakasleen bitartez. Martxoan, berriz, campus bakoitzeko ikastegi bat bisitatzeko aukera emango dute Ateak Zabalik Jardunaldiek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun