EHUko osteguneko hauteskundeetan EHNA erabiltzeko deia luzatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 21a, 13:27

Ostegun honetan, azaroak 23, ikasleen kontseilurako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak izango dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako unibertsitate campusetan. Horren harira, prentsa agerraldia eskaini zuten atzo, Bilboko La Bolsa aretoan, EHUko egungo ikasleen ordezkaritza zabal batek eta Bai Euskal Herriari ekimeneko kideek, etzi EHNArekin bozkatzeko deialdia luzatuz, "Euskal Herria eta euskal herritarron izatea oinarri hartu eta errespetatzea ezinbestekoa delako". Gaineratu zutenez, "gu ez gara ikasle espainiar edo frantsesak euskal ikasleak gara! Eta Euskal Herria da gure nazioa". EHUko errektoretzari nazio aitortza onartzeko deia egin zioten, "badakigulako aurreko hauteskundeetan deialdi bereziak egin dituela EHNAonartu ez zedin". Argazkian, ekimenerako plazaratutako kartela.

"Euskal ikasleek diren bezala agertzeko duten eskubidea urratzen badu, Euskal Herriaren izatea, hitza eta erabakitzeko eskubidea ukatzen dutenekin lerratuko da", jakinarazi zioten ikasleek errektoreari. Bai Euskal Herriari herri ekimeneko Mikel Luloagak, berriz, egindako deialdia txalotu eta "eskubide osoko euskal herritar gisa" beren burua EHNArekin agertzeko egindako deia berretsi zuten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun