"Kutsidazu bidea, Ixabel" filma emango dute gaur Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 22a, 10:22

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) aurrera darrai Asteazken Kulturalak egitasmoarekin eta gaur, azaroak 22, "Kutsidazu bidea, Ixabel" filma eskainiko du, Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian, eguerdiko 12etan hasita, EHUko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok zuzenduriko pelikula joan den irailean estreinatu zen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, Joxean Sagastizabalen izenburu bereko liburuan oinarrituriko pelikula da. Mikel Losada, Ainere Tolosa, Mireia Gabilondo, Iñake Irastorza eta Jose Luis Ugartemendia dira pelikulako aktore nagusiak. Emanaldirako sarrera doakoa da eta publiko guztiari irekia dago. Argazkian, filmaren pasarte bat.

Juan Martin, 20 inguru urteko gazte donostiarra, urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, "benetako" euskara ikasteko. "Aranguren" baserriko familia, aita, amona eta lau seme-alabek osatzen dute. Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak, eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazaritza-giroak sortzen dizkionak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun