MusikHerria herri diskoetxe atugestionatuak proiektu komunikatibo berri bat abiatu zuen pasa den ostegunean: “MusikGerrilla” irratsaioa. Musikherriaren barruan, besteak beste, eskualdeko Maz Mon Kis, Konter, All Jazz Era, Gaizka, Kaskarreko, Kloratita edo Skaramuza daude. “MusikGerrilla” programan, Kafra, Kuir eta Orru MusikHerriko kideek ordu t'erdiz “musika askeari zein herri mugimenduaren borrokei” egiten diete lekua. Hilaren 16an abiatu zuten irratsaioa eta Abiadura Handiko Trenaren aurka egindako ekimenak izan zituzten hizpide, besteak beste, Urbinako erresistentzia gunearekin zuzeneko konexioa eta Gasteizko Kontzejuen Elkarteko kideekin elkarrizketa egin zituztela. Jabetza intelektualari buruzko “Copy Is Right” azpiatalean,
SGAEko langileekin izandako elkarrizketa bat emititu eta luze berba egin zuten elkarte horren inguruan. Programa beste bi azpiatalekin osatu zuten: “Abesti Biluzik” eta “Agenda”. “MusikGerrilla” zuzenean entzun daiteke, ostegunero 23:00etatik aurrera,
Info7 irratian edo errepikapena itxaron eta ostiralero entzun 16:00etan Uribe Kostako
Koska irratian. Lehenengo irratsaioa galdu bazenuen,
hemen sakatuz entzun ahal izango duzu. Argazkian, kolektiboaren aurkezpena, iaz / Musikherria.