Aiton-amonei egingo diete omenaldia bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 22a, 20:23

Adinez nagusiagoak direnei gorazarre egiteko asmoz, urtero antolatzen du ospakizuna, Sopelako Jubilatuen Etxean, Lagun Artea elkarteak. Aurten, Ines Cidrales, Aurora Zubikarai, Sabino Estankona eta Manuel Bilbao izango dira ostegun honetan, azaroak 23, 17:30etik aurrera izango den ekitaldiko protagonistak. Laurak plana bana oroigarritzat jaso eta euren aisi-lagunek osatutako koruaren abestiekin gozatzeko aukera izango dute. Horretaz gain, hilabetean zehar egin dituzten karta (briska, mus eta tute) eta igela txapelketetako sariak banatu eta Gabonetako otarre bi zozketatuko dituzte. Lehenengo saskia ospakizuneko partaideetako bati egokituko zaio; bigarrena, berriz, Lagun Artea elkarteko bazkideren bati, nahiz eta bertan ez egon. Amaitzeko, luntxa egongo da trikitrixa doinuez alaitua. Argazkian, adineko pertsona bat usoei ogia botatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun