Bertsolariak, antzerki-lanak eta pailazoak izango dira Sopelako Euskararen Astean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 22a, 21:02

Gaur abiatu dira, abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, Sopelako Udalak antolatzen dituen ekitaldiak. Hala ere, aipatu beharra dago, azaroaren 29ra arte, udalerriko ikastetxe eta ikastoletako eskola-umeentzat izango direla nagusiki. Besteak beste, ipuin-kontalariak, antzerki-saioak eta Oliver magoaren ikuskizuna izango dituzte neska-mutilek. Horretaz gain, Uribe Kostako Mankomunitateak antolatutako erakusketa ibiltaria jarri dute udaletxeko erakusketa aretoan, hilaren 24ra bitartean. Bertan, produktu autoktonoak ezagutu eta euskal kiroletan aritzeko aukera izango dute, goizez, ikasleek. Arratsaldean, berriz, nahi duten guztientzako egongo da zabalik, 17:00etatik 21:00etara. Azkenik, azaroaren 30etik abenduaren 3ra izango dira guztientzako ekitaldiak. Argazkian, igazki Euskararen Asteko irudietako bat.

Azaroak 30, osteguna

20:00 Trikitrixa doinuez eta Onintza Enbeita eta Iratxe Ibarraren bertsoez alaiturik, txikiteoa izango da Sopelako tabernetan zehar.

Abenduak 1, ostirala

19:00 “Larru Haizetara” antzerki-lana egongo da ikusgai Sopelako kultur etxean. Ondoren, udal euskaltegiko antzineko irakasleei egingo diete gorazarre, 20. urteurrenaren harira, udaletxeko erakusketa aretoan.

Abenduak 2, larunbata

18:00 “Poxpolo, Mokolo ta konpainia” pailazoak frontoian.

Abenduak 3, igandea

12:00-14:00 Euskal kirolen jaialdia ospatuko da pilotalekuan.
17:00 “Oporretan” antzerki-saioa eskainiko du, frontoian, Kuko Truku eta Bolenwaider taldeak.

Doan izango dira saioa guztiak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun