“Kliska”ren bigarren alea kaleratu dute Bizarra Lepoanek eta Egizuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 22a, 21:59

Egizu Getxo Euskaldun! eta Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara elkarteek “Kliska” aldizkaritxoaren bigarren zenbakia atera dute. Bertan, Olaia eta Garazi Lekunberriren kliskaren pean sei gairen inguruko informazioa zabaldu dute: dagoeneko 103 lagunekin abiatu den Berbalagun ekimena, Bizarra Lepoanek euskararen jardunaldien harira antolatutako ligatzeko SMS mezu lehiaketa, euskarazko jardueren agenda, Algortako dentista den Arantza Etxebarriari (argazkian) eta Itzubaltzeta / Erromoko Gure Etxea tabernako zerbitzaria den Josebari egindako elkarrizketak, “Getxoko gurasoak ere euskaraz” Lander Solozabalen iritzi artikulua eta UKBERRI.NET eskualdeko egunkari digitala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun