Niko Etxartek eta Antonio Vegak joko dute bihar Leioako Rocka eta poesia zikloan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 22a, 22:31

"Rocka, gaztetasunaren eta asalduraren sinboloa, fintasunik eta sentiberatasunik gabe azaltzen da, latz, batzuetan bortitz, gehiegizko eta probokatzaile. Dena dela, poesia rockean ezkutatzen da, gitarra distortsionatu eta dunbal-kolpe biribilen artean uzkurtuta. Rock artista askok poesia eta letraz jantzi dute beraien musika, eta poesia eta letra horiek heltzen eta hazten lagundu diete belaunaldi askori, edertasunean hezten eta, batzuetan, irakurketara hurbiltzen", dio Luis Gomez Producciones Serranoko arduradunak. Horrenbestez, hirugarren saioa izango dute ostegun honetan, azaroak 23, Leioako Udalak diskoetxearekin elkarlanean antolatutako Rocka eta poesia jardunaldiek: 20:00etatik aurrera, mahaingurua egingo dute Kultur Leioako auditorioan eta, ondoren, kontzertua emango dute Niko Etxartek eta Antonio Vegak. Sarrera: 10 euro. Argazkian, Niko Etxart, bere aita den Dominika Etxart eta Robert Larrandabururen artean.

Biharkoa kenduta, emanaldi bakarra geratzen da Rocka eta poesia jardunaldiei amaiera emateko: azaroaren 30ean, Garik eta Josele Santiagok eskainiko duten kontzertua, hain zuzen ere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun