"La leyenda del tiempo" filma izango da ikusgai bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 22a, 22:54

"La leyenda del tiempo" pelikula emango dute ostegun honetan, azaroak 23, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian, eguerdiko 12etan hasita. Ostegunetan Zinea egitarauaren baitan dago Isaki Lacuestak zuzendutako filmaren emanaldia, EHUko iturriek adierazi dutenez. Bi ahotseko pelikula da: Israelena, bere aita hiltzean kantatzeari utziko dion ijitu umearena eta, Makiko japoniar gaztearena, flamenkoa ardatza duen bizimodu baten bila dabilena. Beraiek hauek ez badakite ere, pertsona ezberdin bilakatzear daude. Fikzio eta errealitatearen arteko muga apurtzen duen filma, pasa den ekainean estreinatu zen zine komertzialetan. Argazkian, filmeko pasarteetako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun