Segiren aurkako epaiari erantzuteko biharko manifestazioan parte-hartzera deitu du Itzubaltzetako Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 23a, 13:23
Berriki, azken albistea jaso dugu: Jarrai-Haika-Segi auziaren epaia ez da hilabetean emango; beraz, urtarrilera arte ez da jakiterik izango zein den azken ebazpena. Auziaren konplexutasunagatik, hilabetez atzeratu da erabakia. Ostiralean, epaia Espainiako Auzitegi Gorenaren esku aurkitzen dela medio, eta erabaki onartezin horri aurre egiteko, mobilizazioak deitu eta horietan parte hartzeko deia egin dio euskal gazteriari, eta herriari orohar, Segi gazte erakundeak. Uribe Kostako eskualdean, Algortako Telletxe plazatik abiatuko da manifestazioa 20:30ean. Argazkian, gazteriaren aurkako erasoak salatzeko, joan den ostegunean, Astrabuduan izandako manifestazioa.
Independentzia eta sozialismoruntz... segi borrokan, segi antolakuntzan!

Itzubaltzeta / Erromoko Segi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun