Azaroaren 28ra arte dago Bizarra Lepoanek antolatutako lehiaketan "SMS-ez ligatzeko" aukera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 23a, 09:48

Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira antolatutako Getxoko Euskal Kulturaren VIII. Jardunaldiak ospatzeko, "Zelan ligatu SMS-ez?" izeneko lehiaketa antolatu du Bizarra Lepoan euskara elkarteak. Gauzak horrela, azaroaren 28ra bitartean, 605739916 telefono zenbakira nahi beste mezu (euskaraz noski) bidaltzeko aukera egongo da. Lehiaketari jarritako izena dioen moduan, "ligatzea" izango da gaia, "gazteak, euskara eta teknologia berriak uztartzeko asmoz". Sariak ere ez dira nolanahikoak: ordenagailu eramangarria, argazki kamera digitala eta MP3-MP4 irakurgailua egongo dira, hurrenez hurren, lehenengo hirurentzako. Sariok abenduaren 1ean Algortako Kasino plazan egingo den Euskara Showan (20:00) banatuko dira eta parte-hartzaile guztiek opari sorpresa jasoko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun