Bilbon jaio eta Berangon bizi den Esther Zorrozua erdarazko idazleak "Bilbao, ciudad abierta" liburua kaleratu du. Bere bigarren liburua den lan horretan, Zorrozuak elkarri lotuta dauden Bilbori buruzko hamabi istorio batu ditu. Idazle berangoztarrak Bizkaiko hiriburuko ohitura zaharrak, gaur eguneroko bizitza eta bilbotarren asmoak eta frustrazioak ekarri ditu orrialdeetara, beraren ustez guztiontzat irekia den hiriari omenaldi goxoa eginez. Liburua salmentan jarriko dute bi aste barru, abenduaren 6tik aurrera, Durangoko Disko eta Liburu Azoka ofizialean Hiru argitaletxeak jarriko duen saltokian. Ondoren, abenduaren 12an, egin beharreko aurkezpena taxuz egingo dute Bilboko Casa del Libro liburudendan egileak berak, Eva Forest Hiru argitaletxeko editoreak eta Seve Calleja eta Carlos Martinez idazleek. Argazkian, Eva Forest eta Esther Zorrozua, eskerretik eskumara, 2004an “La casa de La Galea” liburuaren aurkezpenean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!