Iñaki Urkiza Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azaldutakoaren arabera, 150 kartel argitaratu eta, Getxo udalerrian, 30.000 postal banatu dira etxez etxe. Hauek, tratu txarrak gertatzekotan erabili ahal diren larrialdi telefono zenbaki guztiak jasotzen dituzte atzean. Horretaz gain, “Emeki” aldizkariaren zortzigarren zenbakia atera dute, emakumeek jasaten duten indarkeriaren ganean beren beregi egindako ale berezia.
Etxeko indarkeria
Aurreikusitako egitarauaren barruan, gaur bertan, azaroak 24, “Sueño de una mujer despierta” izeneko fikziozko film laburra eskainiko dute Algortako Getxo Antzokian, 22:00etan. Horren zuzendari eta aktoreetako bat egongo da bertan: Azucena Fuentes. Honek, gizon eta emakumeen artean eginkizunak aldatzea oinarritzat hartuta, eta ikuspuntu ironiko, berri eta harrigarritik jorratzen den etxeko indarkeriaren ganean hitz egingo du, udal ituriek jakinarazi dutenez.
Bestalde, Getxoko Udalak pasa den urriko udalbatzarrean onartu zuen emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako adierazpena (pdf).
“Sueño de una mujer despierta” izeneko film laburraren emanaldia, gaur, eta