Larunbatean, arratsaldeko 6etan, komunikatu bana irakurriko dute, udaletxeko eskaratzean, udal arduradunek eta Itzartukoek. "Biak bat datoz era honetako jazarpena ekiditeko udalen lana azpimarratzean, herritarrengandik gertuen dauden erakundeak izanik", adierazi dute udal iturriek. Puxika zurien aireratzea, “Agua” filmaren proiekzioa eta hitzaldia etorriko dira ondoren.
Aintzane Garairi omenaldia
Egitarauan aipagarria da Aintzane Garai zenak jasoko duen omenaldia, iazko urrian, sexu jazarpenaren biktima izan zelako.
Urteak dira Sopelako Udalak eta Itzartu elkarteak elkarrekin antolatzen dituztela egun honetako ekitaldiak, etxeko indarkeria gaitzetsi edota sexu jazarpena baztertzeko asmoz.
“Gazteek esku hartzea gustatuko litzaiguke, oraindik indarkeria mota honen kontrako inplikazio handiegirik ez daukatela ikusten baitugu”, hitz hauekin animatu nahi izan ditu