Larunbat honetan, azaroak 25, "La redordadora" izeneko ikuskizuna eskainiko du, Barrikako udaletxean (liburutegi zaharra), Virginia Imaz ipuin kontalaria eta Oihulari Klown antzerki taldeko kideak. Emakumeek jasaten duten Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, hainbat istorio interesgarri, bitxi eta hunkigarriak entzuteko aukera egongo da 12:30etik aurrera. Arratsaldean, berriz, "La espera" antzezlana taularatuko du Oihulari Klownek, Berangoetako kultur etxean, 18:00etatik aurrera. Horrela, jazarpena jasaten duten emakumeekin bat egingo du Berangoko Udalak, horiei "elkartasuna adierazin eta, bide batez, emakumeenganako indarkeriaren egunaren helburuak aintzat hartuz". Argazkian, Oihulari Klown antzerki taldea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!