Emakumeonganako indarkeriaren aurkako elkarretaratzea deitu du biharko Getxoko Bilgune Feministak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 24a, 17:28

"Aski da! Indarkeria sexistari aurre eginez, emakumeok kalera!" lelotzat hartuz, elkarretaratzea deitu du Algortan Getxoko Bilgune Feministak, azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Hitzordua Telletxen izango da, eguerdiko 13etan. Horrekin batera, arratsaldeko 8etan Bilboko Areatzatik abiatuko den manifestaziora joateko deia ere egin du. Argazkian, iaz Aintzane Garai barrikoztarraren erailketa salatzeko Getxoko Bilgune Feministak Algortan egindako kontzentrazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun