Zarama eta igeritokien tasen kontrako alegazio guztiak atzera bota ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 24a, 18:51

Udal Tasen Gehiegizko Igoeren Aurkako Getxoztarrok herri ekimenak aurkeztutako alegazio guztiak atzera bota eta zaborra bildu, garraiatu eta tratatzeko tasa aldatzea onartu dute behin betiko gaurko udalbatzarrean; baita Getxo Kirolak tokiko erakunde autonomoan jarduerak egitea arautzen duena ere. Urriko osoko bilkuran bezala, zarama tasaren %86ko igoera eta udal igerilekuetara sartzeko ordaindu beharreko euroa ezeztatzea eskatzeari eutsi dio PPk eta, PSE-EErekin batera, aurka bozkatu dute. Hala ere, Udal Gobernua osatzen duten EAJ, EA eta EB-Berdeen botoak nahikoak izan dira proposamena aurrera ateratzeko. Argazkian, Udal Tasen Gehiegizko Igoeren Aurkako Getxoztarrok herri ekimeneko kideek sinadurak udal erregistroan aurkezten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun