Galea eta Portu Zahar artean jitoan zeuden bi surflari erreskatatu ditu Gurutze Gorriak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 24a, 21:00

Galea eta Algortako Portu Zaharraren artean, itsasoan jitoan zeuden bi surflari erreskatatu dituzte, gaur arratsaldean, Arriluzeko Gurutze Gorriko sorosleek. Arratsaldeko 5ak aldera jaso dute abisua, bi lagun estualdian zeudela jakinaraziz. Arriluze III ontzian, surflariak zeuden tokira abiatu dira patroia eta bi sorosle, eta erreskatatu egin dituzte. Dirudienez, haizearen eta itsasoko olatu handien eraginez zeuden larrialdian. Argazkian, Arriluze III ontzia erreskate lanetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun