San Gil izango du lagun Arruek igandeko alkategai izendapenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 24a, 21:26

Oraindik orain udal hauteskundeetarako sei hilabete falta direla, Getxoko PPko hautagai izendatuko dute igande honetan, igandeak 26, Marisa Arrue, egun tokiko popularren lehendakaria eta udal bozeramailea dena. Gainera, ez da edonolako aurkezpena izango. Bertan, Maria San Gil EAEko PPko burua, Antonio Basagoiti Bizkaikoa eta beste hainbat kargudun hautatu egongo direla iragarri du PPk. Besteak beste, ibilaldia egingo dute, 11:30ean hasita, Areetako Txurrukako kaitik Andres Isasi udal musika eskolaraino. 12:00etan, berriz, ekitaldi politikoa egingo dute bertan. Argazkian, San Gil eta Arrue aurtengo Algortako San Lorentzo azokatik bueltan. Tentsio uneak eragin zituen popularren agerpenak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun