Urtzi Murueta berriro eraman dute Frantziara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 25a, 13:57

Azaroaren 21ean, Espainiatik Frantziara eraman zuten berriro Urtzi Murueta preso leioztarra; "ustez Marsellako espetxera, destinoa oraindik ziur jakiterik ez dagoelako", Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak jakinarazi duenez. Murueta otsailaren 16 eraman zuten Frantziatik Espainiara. Bertan Soto del Realen espetxeratu zuten hasiera batean. Gero, apirileran Valdemorora eraman zuten, eta bertan egon da orain arte. "Irailean ume bat izan zuen, eta hasieran umea ikustera ekarriko zutela pentsatu arren, azkenean hor egon da, berriro Frantziara eramango zutela", azaldu errepresioaren aurkako erakundeak. Argazkian, Urtzi Murueta preso leioztarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun