Bisitarik gabe utzi dituzte Figueroa eta Muñoz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 25a, 14:09

Langraitzeko espetxean diren presoei hatz markak dijitalizatu nahi izan dizkiete. "Preso politikoek uko egin diote honi eta asteburuan bisitarik gabe utziko dituztela esan diete", adierazi du Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak jakinarazi duenez. Horien artean dira Anjel Figueroa algortarra eta Andoni Muñoz urduliztarra. Horretaz gain, Langraitzen, preso politiko hauek daude: Jon Agirre Agiriano, Jose Antonio Galarraga Arrona, Jose Antonio Hernandez Velasco, Andoni Muñoz de Vivar Berrio, Carlos Perez Ojuel eta Ramon Uribe Navarro. Argazkian, Langraitzeko patioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun