Hiru gazte atxilotu dituzte Sopelan supermerkatu batean lapurtu dutelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 25a, 22:35

Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu gaur goizeko 2:30ak igarota supermerkatu batean sartu eta lapurretan saiatu direlakoan. EAEko Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, auzokide batek ustezko lapurreta batez emandako abisuaren harira Ertzaintzako patruila bat Sopelako Loiola Ander Deuna kalean bertaratu da eta poliziek hango supermerkatutik hiru lagun irteten ikusi dituzte. Gazteak ezkutatzen saiatu dira baina ertzainek gelditzeko agindu ostean korrikari ekin diote. Haietako bi etxalde batean sartu eta garajeetara doan eta bost metroko jauzia duen murru batetik salto egin dute, gazte batek hanka bat bihurrituz. Azkenean, 23 urteko J.B.B., eta 18 urteko G.S.C.F. eta H.H.G ustezko hiru lapurrak atxilotu dituzte indarrez egindako lapurreta egotzita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun