Eneko Arruebarrena izango da Leioako EAJko zerrendaburua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 25a, 22:50

Egun Leioako Udaleko alkateordea den Eneko Arruebarrena izendatu du Leioako EAJk datorren maiatzeko hauteskundeetan alkategai gisa aurkezteko. Ordezkatuko duen Karmelo Sainz de la Maza alkate jelkideak berak eman zuen ostegunean izendapen horren berri. EUDELeko burua ere denak azaldu zuen berak gomendatu zuela Arruebarrena aukeratzea “Leioak izan dezakeen hautagairik onena delako”. De la Mazak azpimarratu zuen hautagai berria kapaza izateaz gain, “eskuzabala, umoretsua eta euskalduna” ere badela. Arruebarrena hainbat urtez izan da Hirigintza zinegotzia, zuzenbidean lizentziatua da eta, 35 urte dituela, bere lehenengo seme-alaba jaiotzear dago. Argazkian, Eneko Arruebarrena Magdalena Alvarez Espainiako Herrilanetarako ministroarekin urriaren 31n Kultur Leioako kitapena zela eta izandako batzarrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun