Imanol Garai eta Eukene Nuñezen artean erabakiko dute gaur Sopelako jelkideek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 27a, 15:01

Sopelako EAJko kideek aukeratu beharko dute gaur datorren maiatzeko hauteskundeetara zer alkategai eramango duten. Horretarako bi aukera izango ditzute mahai gainean: alde batetik, Imanol Garai egungo alkatea eta herrian TAOa ezarri zuenetik babes pila galdu duen hautagaia; beste aldetik, Eukene Nuñez (argazkian) 33 urteko Hezkuntza eta Kulturarako zinegotzia. "Deia" egunkariak jakinarazi duenez, Nuñezek Sopelako EAJko bazkideei gutun bana bidali die bere hautagaitzaren berri emateko. Bertan, “alderdiaren egoeragatik” kezkatuta agertu da zinegotzia, baina “alkatetzan aldaketa” eginez, “barne mugak hautsi” daitezkeelakoan dago, “batuta lan egin dadin, bai barne mailan baita batzarrarekin zein Uri Batzarrarekin”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun