Bi kutxazain eraso dituzte Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 27a, 15:58

Algortako bi kutxazainen aurka molotov koktel bana jaurti zuten hainbat ezezagunek atzo goizeko ordu txikietan eta herenegun. Kasino plazan dagoen Banco Sabadell (argazkian) bulegoaren kontra atzo botatakoak sortutako sutearen ondorioz eraikina hustu eta bi pertsona erietxera eraman behar izan zituzten, keak itolarrian jarri ondoren. Era berean, kutxazaina guztiz kiskalita geratzeaz gain, bulegoan ere kalte ekonomiko handiak izan ziren. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera, gertaera hori igande goizeko 1:20ak aldera jazo zen. Bestalde, herri bereko Salsidu kaleko BBKko kutxazain bati su eman zioten larunbatean gaueko 23:30ean. Salsidun ez zen aparteko kalterik sortu, sua bera bakarrik itzali baitzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun