Bonbilla batzuk opari eramateko espainiar gisa identifikatu beharko dira sopeloztarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 27a, 17:48

EAEko Energiaren Euskal Erakundea (EEE) eta Sopelako Udalaren eskutik, kontsumo gutxiko 270 bonbilla banatuko dira asteazkenean arratsaldeko 4ak eta 7ak bitartean, Sopelako udaletxean. Gehienez bina bonbillekin batera, sopeloztarrek energia aurrezteko aholkuak batzen dituzten liburuak eraman ahal izango dituzte, beti ere beren burua espainiar gisa aurkeztuko badute, Espainiako Nortasun Agiria erakutsiz. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzako Energiaren Euskal Erakundea hainbat udalerritan egiten ari den kanpainaren barruan kokatzen da. Argazkian, horrelako bonbillak 3 euro baino gutxiagotan eros daitezke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun