Orduak falta dira Euskal Herriko II. Ikus-entzunezkoen Rallyaren izen-ematea ixteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 27a, 17:59
Topaguneak Aiaraldean (Araban) egingo duen Ikus-entzunezkoen Rallyaren bigarren edizioan izena emateko interesa duenak gaur du azken aukera parte hartzeko. Lehiaketa abenduaren 16an egingo da, Aiaraldeko euskara elkarte eta erakundeen laguntzaz, eta hamar orduko tartean hiru minutuko bideo-lan bat aurkeztean datza. Grabazio eta edizio lanak abenduaren 16an bertan egingo dira, eta gaia ere egunean bertan jakinaraziko da. Rallyan Euskal Herriko gazte euskaldunek hartu ahal dute parte. Hiru sari egongo dira, 900 eta 1.500 euro bitartekoak. Argibide gehiagorako hemen saka daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun