Hurrengo egunean, larunbata, Apika taldeari helduko zaio txanda; euren ipuinez Berangoetan (18:00) batzen diren guztiak liluratzeko. Abenduaren 3ko Euskararen Egunean, azkenik, 5 eta 16 urte bitartekoentzako
euskarazko produktuen katalogoari buruzko ludotekak emango die amaiera jardunaldiei.
Egitaraua osorik ondoren:
Azaroaren 27tik 30era, astelehenetik ostegunera
17:30-20:30 Euskal Herriko kulturari buruzko tailerrak (ohiturak, mitologia, ipuinak, jolasak…), Berangoetako kultur etxean, umeentzat.
18:30-19:30 Euskal Dantzak tailerra, Berangoetako kultur etxean, 18 urtetik gorakoentzat.
Abenduak 1, ostirala
19:00-20:30 Euskal Jaia: Aurreko tailerretan parte hartu eta zatoz Euskal Jaira!. Talo, txistorra, dantzak, Iturregi anaiak taldearen musika eta animazioarekin, Berangoetako kultur etxean.
Abenduak 2, larunbata
18:00 Ipuin kontalari saioa Apika taldearen eskutik, Berangoetako kultur etxean.
Abenduak 3, igandea
16:30-20:30 Euskarazko produktuen katalogoari buruzko ludoteka, 5 eta 16 urte bitarteko umeentzat, Berangoetako kultur etxean.
Euskal Herriko kulturari buruzko tailerrek, umeentzat, eta euskal dantzen ingurukoak, 18 urtetik gorakoentzat, abiatu dute gaur bertan, Berangoko Euskararen Astea. Azaroaren 30era bitartean, euskal ohiturak, mitologia, ipuinak, jolasak… ezagutzeko aukera izango dute neska-mutilek, 17:30etik 20:30era, Berangoerako kultur etxean. Adinez nagusiagoak direnek, berriz, jota, arin-arin eta horrelakoak ikasi ahal izango dituzte, 18:30etik 19:30era; baita ikasitakoa praktikan jartzeko parada ere. Izan ere, abenduaren 1erako (ostirala), euskal jaia antolatu dute, Iturregi anaien eskutik. Argazkian, Sopelako udaletxeak azaroaren 22tik 24ra hartu duen euskal produktuei buruzko erakusketaren irudia. Berangon ere izango da /