Nazioarteko Film Labur eta Dokumentalaren Zinemaldia hartuko du eskualdeak gaur eta asteazkena bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 27a, 20:50
Gaur, iluntzeko 19:30ean, hasi da Uribe Kostan Zinebi Bilboko Nazioarteko Film Labur eta Dokumentalaren Zinemaldiaren 48. edizioa. Bilbon abenduaren 2ra arte luzatuko bada, Algortako Getxo Antzokian eta Leioako campusean burutuko diren proiekzioak asteazkenean helduko dira bere amaierara. Mende erdiko ibilbidea betetzeko bi urte besterik falta ez diren honetan, Zinebik 2.615 pelikularekin ekin nahi izan dio bere 48. ekitaldiari; horien artetik, 42 herrialdetatik datozen 93 aukeratu ditu Hautaketa Batzordeak Nazioarteko Lehiaketarako. Uribe Kostan, berriz, 28 filma ikusi ahal izango dira. Bestalde, Arturo Ripstein zuzendariak Mikeldi Ohorezko Saria jasoko du zinemaldiaren zehar.
Azaroaren 27an, astelehena, Algortako Getxo Antzokian, 19:30ean

- “En el hoyo”. David Martin de Los Santos (Espainia). Fikzioa. 24’.
- “Verano o los defectos de Andres”. Jorge Torregrosa (Espainia). Fikzioa. 25’.
- “La noche de los feos”. Manuel Gonzalez Mauricio (Espainia). Animazioa. 11’35”.
- “Los planetas”. Jose Carlos Ruiz (Espainia). Fikzioa. 15’.
- “Cirugia”. Alberto Gonzalez (Euskal Herria). Animazioa. 2’15”.
- “El aprendiz”. Jorge Hernandez Aldana (Venezuela). Fikzioa. 10’.
- “Maquina”. Gabe Ibañez (Euskal Herria). Fikzioa. 15’.
- “Broken Wire”. Juan Carlos Mostaza (Espainia). Animazioa. 8’30”.

Azaroaren 28an, asteartea, Algortako Getxo Antzokian, 19:30ean

- “Midori”. Koldo Almandoz (Euskal Herria). Fikzioa. 8’.
- “Miramar st.”. Jon Garaño (Euskal Herria). Fikzioa. 8’.
- “Perpetuum mobile”. Enrique Garcia eta Raquel Ajofrin (Euskal Herria). Animazioa. 10’30”.
- “For(r)est in the des(s)ert”. Luiso Berdejo (Euskal Herria). Fikzioa. 12’.
- “Musica de ambulancia”. Paula Markovitch (Mexiko). Fikzioa. 12’.
- “K”. Juan Simons (Espainia). Fikzioa. 12’.
- “La barberia”. Algis Arlaukas (Euskal Herria). Fikzioa. 16’.

Azaroaren 29an, asteazkena, Leioako campuseko areto nagusian, 12:00etan

- “El verano español”. Victor Gonzalez (Euskal Herria). Dokumentala. 6’.
- “Una historia de invierno”. Ivan Cortazar (Euskal Herria). Fikzioa. 17’.
- “Vegetables”. Javier Ortega (Euskal Herria). Fikzioa. 11’33”.
- “Microfantasticheria”. Susana Talayero (Euskal Herria). Fikzioa. 3’.
- “Txoria”. Juanan Egiguren (Euskal Herria). Dokumentala. 6’.
- “Perpetuum mobile”. Enrique Garcia eta Raquel Ajofrin (Euskal Herria). Animazioa. 10’30”.
- “La barberia”. Algis Arlaukas (Euskal Herria). Fikzioa. 16’.
- “Miramar st.”. Jon Garaño (Euskal Herria). Fikzioa. 8’.
- “For(r)est in the des(s)ert”. Luiso Berdejo (Euskal Herria). Fikzioa. 12’.
- “Midori”. Koldo Almandoz (Euskal Herria). Fikzioa. 8’.

Azaroaren 29an, asteazkena, Leioako campuseko areto nagusian, 16:00etan

- “An independent portrait”. Jose Muniain (Euskal Herria). Dokumentala. 47’.
- “Domingo”. Nacho Vigalondo (Espainia). Fikzioa. 3’30”.
- “Coincido contigo en lo otro”. Itziar Barrio (Euskal Herria). Arte eta saiakera. 6’41”.
- “Los brotes de los sueños”. Victor Gonzalez (Euskal Herria). Dokumentala. 20’.
- “Chillida”. Fede Merino (Euskal Herria). Dokumentala. 13’.
- “Lady Jibia”. Maria Ibarretxe eta Alaitz Arenzana (Euskal Herria). Experimentala. 15’30”.
- “Wrocic (Volver)”. Victor Iriarte (Euskal Herria). Fikzioa. 17’.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun