"Gutxi barru" milioi bat euroko dirulaguntza emango du antzoki berriaren proiekturako Espainiako Sustapen Ministerioak, Zarraoak adierazitakoaren arabera. Ostegun honetan, azaroak 30, hitzarmen bat sinatuko da Madrilen dirulaguntza horren baldintzak ezartzeko. Bestalde, 2007ko Espainiako Aurrekontuek milioi bat t´erdi eurotako beste dirulaguntza bat aurreikusten dute. Alkate getxoztarraren hitzetan, "gutxi barru, Tokiko Gobernu Batzarrak, antzoki berriaren proiektuaren idazketa lehiaketara aterako du eta hori datorren otsailerako egon liteke prest".
Antzoki berriaren ezaugarriak
Hasierako proiektuaren arabera, antzoki berrian, 800 lagunentzako areto handia egongo da, bere ekipamendurekin; eta 200 pertsonentzako beste areto txikiago bat, formatu txikiko ikuskizunetarako. Atzeko partean, Udalak duela gutxi erositako orubean, bi edo hiru solairuko eraikin bat egingo dute eta, hor, beste areto bat eta Andres Isasi Udal Musika Eskolako egoitza bat egon litezke.