Getxoko V. Komiki Azoka dela eta, "El balanzin" aldizkariaren bigarren zenbakia argitaratuko du
Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (EIEP).
Getxoko Kultur Etxeak lagunduta, elkarteko hainbat autoreren lanez osatuta dago. Adin guztientzako kolorezko argitalpena da "El balanzin". Aldizkarian, zenbait euskal sortzailek istorio anitz aurkezten dizkiote irakurleari: fantasiakoak edo errealistak. Horiekin guztiekin "publikoak bat egitea" nahi dute, Getxoko kultur iturriek adierazi dutenez. Bigarren zenbaki honetan komikiaren munduko joera berriak erakusteko erronkari ekin diote autoreek. Helburua da publiko gazteari heltzea, etorkizunean autore bihurtu daitezkeen gazteei, hain zuzen ere. Argazkian, "El balanzin" aldizkariaren bigarren zenbakia.