Ertzaintzak LV.M.C. 31 urteko gizonezkoa atxilotu du Getxo udalerrian, goizeko ordu txikietan, bere bikotekide ohiari sexu erasoa egitea leporatuta, emakumearen adin txikiko alabetako bat aurrean zegoela. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak adierazitakoaren arabera, atea apurtuz sartu da ustezko erasotzailea andraren etxean. Hasiera batean, bertatik ihes egin behar izan du gizonak, bikotekidearen laguntza eske oihuengatik. Hain zuzen ere, polizia agenteak inguruan zebilen ala ez ikustera joan direnean itzuli da LV.M.C. neskalagun izandakoaren etxera. Bertan atzeman dute ertzainek, antza denez, berriro ere emakumea bortxatzen saitu ostean. Gogoratu, orain dela hiru egun eskaz izan zela Emakumeenganako Bortxakeriaren Aurkako Eguna. Argazkian, emakumeen aurkako erasoak salatzeko, Getxoko Bilgune Feministak Algortan egindako kontzentrazioetako bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!