Gaur betetzen dira 33 urte “Beltza” eta “Pagaza” hil zirenetik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 28a, 13:03

Orain dela 33 urte, gaurko datan, 1973ko azaroaren 28an, Itzubaltzeta / Erromon hil ziren Amezketako Jon Etxeberria Sagastume “Beltza” eta Laudioko Jon Pagazaurtundua Isusi “Pagaza” Euskadi Ta Askatasuneko (ETA) kideak. Gertaera Lope de Vega kalean izan zen, auto batean lehergailu bat jartzen ari zirela, erloju sistemak jarritako orduan baino lehenago eztanda egin zuzenean, bi militanteen eskuen artean. Leherketak bien gorpuak zabaldu zituen kalean zehar eta hainbat zauritu sortu zituen ondoko eta aurreko etxebizitzetan. Hiltzeko unean Etxeberriak 22 urte zeuzkan eta Pagazaurtunduak, berriz, 19.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun