“V for Vendetta” film polemikoa proiektatuko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 28a, 15:30

Algortako Getxo Antzokiak hartuko du bihar, asteazkena, “V for Vendetta” filmaren proiekzioa, arratsaldeko 7:30ean, Getxoko V. Komiki Azokako ekimenen barruan. Jatorrizko istorioa guztiz desitxuratu duelakoan, filmak polemika handia piztu du hainbat lekutan, besteak beste Amerikako Estatu Batuetan, Britainia Handian edo Espainian, eta pelikula salatzeko foroak antolatu dira, tartean “V de Vendetta=A de Anarquia”. Alan Moore gidoilariak eta David LLoyd marrazkilariak "Warrior" aldizkarirako eta DC argitaletxerako egindako komikian oinarrituta, hasieran Estatua desagerraraztearen eta anarkismoaren apologia zena erreformismo sozialdemokrataren kutsua hartu du James McTeigue-k zuzendutako eta “Matrix”-ekin famatuak egin ziren Wachowski anaiek finantzatutako filmean. Komikiko istorioa etorkizuneko balizko Britainia Handi faxista batean garatzen da, baina irakurleak gaur egungo “gizarte demokratikoan” gertatzen diren hainbat kontuz jabetu ahal izango da, Moorek kritikarako erabilitako ironiari eta zinismoari jarraiki. Komikiko gidoilariak argi utzi du anarkistazalea dela eta uko egin dio bere izena filmean agertzeari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun