Israeli Boikota kanpainaren berri emango du iluntzean Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 28a, 19:38

“Resumen latinoamericano” Uribe Kostako Koska irrati librearen saio internazionalistak Palestinan egondako brigadista batekin mintzatuko dira. Lurralde okupatuetako egunerokoak eta azken albisteen inguruan hitz egiteaz gain, aurreko larunbatean Bilbon Askapenak eta Komite Internazionalistek abiatutako Israeli Boikota izeneko kanpainaz arituko dira. Astero bezala, ““Resumen latinoamericano” irratsaioa 20:00etan hasiko da eta Interneten zein FMko 108.0 frekuentzian entzun daiteke. Era berean, horrela nahi duten entzuleek zuzenean galderak egin ahal izango dituzte 944 913 994 telefonora deituz.

Israeli Boikota kanpainaren inguruan Askapena eta Komite Internazionalisten manifestua:

Irailaren 28an Palestinak bere 2. Intifada handiaren 6. urteurrena ospatu zuen. Palestinarrek fronte guztietan eta euren esku dauden bide eta bitarteko guztiekin egindako borrokaz eustea lortu dute, inbasio, kolonialismo, estatu terrorismo eta lurren, etxeen, uraren eta airearen lapurretaren aurka; Mossad-ek, armada sionistak eta kolonoek –hiltzeko lizentzia daukatenak, administrazio sionistak eman dielako– egindako hilketa selektibo, prebentibo, aleatorio eta masiboen aurka.

Erresistentzia ez da bigarren Intifadako sei urtetara mugatzen. Palestina herria eusten ari da 1947an NBEk Palestina estatu bitan zatitzea gomendatu zuenetik eta 1948an Israelek bere aldetik estatu judutarraren jaiotza aldarrikatu zuenetik, Palestinako estatua ukatu eta palestinarren aurkako sarraskia hasi zuenean. Beir Jasym hiriko sarraskiaren ondorioz, non 200 lagun baino gehiago hil ziren, 800.000 palestinar baino gehiagok alde egin behar izan zuen eta okupazioa, Palestinako herrien suntsiketa –500 baino gehiago Al Nakba delakoan– eta kolonizazioaren hasiera ekarri zituen.

Kolonizazioak eta okupazioak ehunka hildako, milaka erbesteratu eta 10.000 preso politiko baino gehiago eragin ditu. Gainera, okupazioa areagotu egin da estatu judutarrak eraikitzen diharduen harresi ilegala dela eta. Lotsaren harresi horrek Palestinako hiri nagusiak isolatu eta hazkunde demografikoa galarazten du, horrela Palestinako lurraldeak euren artean isolatuta dauden bantustan bihurtu ditu eta horrek Palestinako estatua sortzea eragozten du. Harresiak Palestinako errekurtsoak, ura eta airea kontrolatzea ahalbidetzen dio Estatu judutarrari; horrez gain, Palestina beste herri arabiarretatik isolatu eta estatu judutarraren erabakien menpeko egiten du.

Baina Palestinak eusten jarraituko du (AEBetako armadaren atzetik) munduko armadarik boteretsu, moderno eta subentzionatuenaren aurka jardun arren. Teknologia berri hiltzailea, suntsipen handi eta selektiboko armak, ehunka eta ehunka bonba atomiko eta buru nukleardun misilak dauzkan armadaren aurka bada ere, Palestinak bizirik dirau.

Metodo genozida horiek guztiek ezin izan dute palestinarren erresistentzia garaitu. Eta nazioarteko gizarte zibilak alde batera begiratzen du eta harrika ari diren umeen terrorismoari buruz eztabaidatzen du; palestinar erresistentzia indarrek soldadu israeldar bat bahitu izanagatik ikaratzen dira; israeldar on, kritiko eta aurrerakoien bat bilatzen dute gobernu eta armada sionistaren gehiegikeriak kritikatu ahal izateko eta ezer ere ez egiteko, ezer ez aldatzeko.

Denok dakigu harriak dauzkaten ume palestinarrek ezin dutela tankeak dauzkan armada sionista garaitu, erresistentziak ezin duela misil nuklearrak dauzkan armada garaitu. Baina eusten jarrai dezakete, eta batailaren bat ere irabaz dezakete, Hezbullah-k erakutsi bezala.

Hala ere, boteretsua -munduko elite kriminal eta terrorista- garaitu egin daiteke, borrokarako bide guztiak erabilita eta fronte guztietan borroka eginda.

Borroka fronte bat fronte internazionalista da, borrokarako bide bat adierazpen israeldar-sionista guztiei boikota egitea da.
Hego Afrikan balio izan zuen eta Palestinan ere balio izango du.

Aldarrikapena

Boikota Euskal Herrian adierazpen israeldar-sionista guztiei.

Ideologia sionistan oinarrituta dagoen Palestina herriko zapalketa kolonialak eta sarraskiak jarraitu bitartean;

Sionistek eta euren erakundeek Nakban (1948ko inbasioa) eduki zuten erantzukizuna, errefuxiatuen afera sortu zuen garbiketa etnikoa eta lurrak kentzeko prozesuetan daukaten erantzukizuna ukatu bitartean, Gazako eta Zisjordaniako kolonizazio eta okupazio militarreko (Jerusalem ekialdea barne) krimenak (nazioarteko legeriaren eta NBEren erabakien aurkakoak) ukatu bitartean;

Haresia eta palestinarren aurkako diskriminazio eta segregazio sistema oso bat mantendu bitartean;

Euren espetxeetan 10.000 preso politikoak mantendu bitartean, eta nazioarteko interbentzio guztiek porrot egin dutela ikusita...

Euskal internazionalistok geure egiten dugu Israeli boikota euskal ekimenaren bidez Palestinako 170 erakunde sozial, polítiko eta sindikalek baino gehiagok deitutako adierazpen israeldar-sionista guztiei boikot solidarioa egiteko deiarekin. Hori dela eta, dei egiten diegu, dei egiten dizuegu, euskal gizarteari, erakunde publiko, pribatu, akademiko, kulturalei, finantza eta enpresa entitateei, kirol taldeei, alderdi politiko, sindikatu eta gizarte erakundeei, eta Euskal Herriko herritar guztiei erakunde israeldar-sionista guztiei esparru guztietan boikota egiteko, boikota baita euren konplizeei ere.

Boikot horrek hurrengoan oinarritu behar du:

- Israeletik gure lurraldera etorritako edozein pertsona, talde, erakunde, enpresa, kirol talde edo kultura elkarteren presentziaren gaitzespen publikoa; haien presentzia non grata izango da Euskal Herrian.

- Estatu israeldar-sionistarekin harremanak dauzkaten Euskal Herriko edo bertan finkatuta dauden pertsona, entitate, enpresa edota elkarteen salaketa aktiboa, harreman horiek bertan behera utzi arte.

- Israelgo jatorria daukaten edo Israelek ekoitzitako zein babestutako kontsumo, kultura, entretenimendu edo bestelako produktuak baztertu.

*-Estatu israeldar-sionistak Euskal Herrian daukan presentziari buruzko informazioa bildu eta sozializatu, edozein motatakoa dela ere; denok hartu behar dugu parte Israelek gure herrian daukan presentzia salatzeko, eta presentzia horri etekina ateratzen diotenak salatzeko ere bai.

Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da. Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea daukala erakusteko garaia da eta Palestinaren aurka Israel egiten ari den genozidioaren konplize ez duela nahi izan erakusteko garaia da. Bide bakarra zapalketa sionistak beste iraungo duen Boikot kanpaina honetan gogotsu parte hartzea da.

Askapena eta Komite Internazionalistak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun