"Bitakora eta wikien garapen geroz eta handiagoak web gune kolektiboak lantzea ahalbidetzen du. Web 2.0 izenekoek, berriz, aplikazio sofistikatuak abian jartzeko aukera emango diete irakasleei, Internetera konektatuz soilik. Horrexegatik, hain zuzen ere, hezkuntza eta trebakuntza ditu helburu lehen edizio honek", azaldu dute EHUtik. Besteak beste, Alvaro Ramirez Ospina, Bergen Unibertsitateko (Norbegia) irakasle eta "lehenengo blogger-etariko bat eta bitakoren alorrean goren mailakoa" (azaroak 29, 16:30); Antonio Russo Bolzanotik (Italia) bertatik, hezkuntza zentruetan software librera migraziorako programaren zuzendaria (abenduak 1, 11:00); eta Mariano Segura CNICE erakundeko arduraduna (abenduak 1, 9:30) nabarmendu dituzte, parte-hartzaileen artean.
Egitaraua osorik ikusteko hemen klik egin.
Azaroaren 29tik abenduaren 1era bitartean,