Jon Urrazaren bakarrizketek zabalduko dute bihar Urdulizko Euskararen Astea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 28a, 22:10

Jon Urrazak zuzendari, idazle eta aktore moduan agertuko zaigu asteazken honetan, azaroak 29, Urdulizko kultur etxean. Izan ere, "Ez haiekin... ezta haiek gabe ere" izenburuko bakarrizketa sorta eskainiko du, 19:00etatik aurrera, eta bide batez, bertoko Euskararen Asteari hasiera eman. Orotara, hiru pertsonai ezberdin antzeztuko ditu Urrazak, hiru isil-hizketa gai orokor berdinaren inguruan: bikotea, bikote falta, ligatzea... Pertsonai bakoitzak bere egoera azalduko du eta bere esperientziak kontatu. Aipatu antzerki lana Gorlizko erakusgelan ere egongo da ikusgai, etzi, hilak 30, 19:00etatik aurrera. Argazkian, Jon Urraza zuzendari, idazle eta aktorea.

Urdulizko Euskararen Asteko gainontzeko ekitaldiei dagokionez:

Azaroak 30, osteguna

19:00 "Ilargiaren lapurra" ipuina, Rosa Mª Martinezen eskutik, kultur etxean (Gorlizko erakusgelan ere ikusgai, hilaren 29an, 18:30ean).

Abenduak 1, ostirala

19:00 "Adarbakar Urdina" txotxongilo ikuskizuna Bihar taldearen eskutik, kultur etxean.

Abenduak 2, larunbata

12:00 "Amama Pantxikaren altxor ezkutua" antzezlana, Zenbat Gara elkartearen eskutik, Iparralde kiroldegian.
16:30-20:00 Jolas Parkea, ludoteka, txapa tailerra, buztingintza, artile-eskumuturrekoak egiteko tailerra..., Iparralde kiroldegian.

Abenduak 3, igandea

11:30-14:00 Ludoteka, talo tailerra, buztingintza tailerra, baserritarren marionetak..., Iparralde kiroldegian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun