Berangoko Txirrindulari Elkarteak Bizkaiko kirol eskola onenaren saria jasoko du ostiral honetan, abenduak 1, horrela erabaki baitu Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak. Txikienen artean kirola sustatzeko egiten duen lana goraipatu dute, baita Berangon txirrindularitza probak antolatzeko aztura ere. Sariaren berria “pozik" hartu du Javier Garcia elkarteko presidenteak, "azken batean onartu delako kirol zorgarri hau gazteen artean bultzatzeko egiten dugun lana”. Esan bezala, etzi jasoko dute federazio bizkaitarraren esker ona berangoztarrek, 19:30etik aurrera, Bilboko Avenida hotelean ospatuko den Pedalaren Egunaren baitan. Argazkian, Berangoko txirrindulariak Karrantzan / Berangoko Txirrindulari Elkartea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!