Urak Palestinako gatazkan jokatzen duen paperaz arituko dira ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 29a, 18:43

Biladi palestinar kulturgunea eta Nazioarteko Elkartasuna gobernuz kanpoko erakundeen ekimenez, "Agua, fuente de vida o fuente de conflicto" izenburuko jardunaldia izango da ostiral honetan, abenduak 1, Algortako kultur etxean (Villamonte). 16:00etan hasi eta 19:30ak arte, hiru hitzaldiz osatuta egongo da ekitaldia: "El status del Agua", Abdel Rahman Tamini Palestinako Hidrologia Taldearen zuzendari eta Uraren inguruko Palestinako Batzorde Nazionalaren kideak emango duena; "El dilema del Agua en Oriente Proximo desde el aspecto de la Legalidad Internacional", Majed Mohammed Abdelkader (itzultzailea, interpretea eta hizlaria) "Al Hadaf" astekariaren korrespontsala eta hainbat arabiar telebisten laguntzailearen eskutik; eta Ignacio Alvarez Osorio Alvariño irakasleak eskainiko duen "Agua y tierra: las politicas de ocupacion israeli" izenekoa. Argazkian, palestinar haur bat ura eramaten / CeCAC.

Alakanteko Unibertsitatean eta Madrilgo Autonomoan irakasle, arabiar eta islamiar ikasketetan eta arabiar munduan jakituna da Alvarez Osorio. Ekialde Ertaineko gatazkari buruz zenbait liburu idatzi ditu eta hainbat komunikabidetan izan da laguntzaile.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun