Bihar greba izango da eskualdeko ikastetxe publikoetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 29a, 22:07

Biharko, osteguna, grebara deitu dituzte Bizkaiko unibertsitatetik aparteko hezkuntzako zentro publiko guztietako irakasleei EILAS, ELA, LAB eta UGT sindikatuek. Protestako helburua irakasleen lan baldintzak hobetzea izanik, langileen ordezkariek hainbat negoziazio saiakera egin dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin, haietako azkena atzo bertan egindakoa, non Lakuako ordezkariek 2007an 1.072 lanpostutarako oposizioa antolatzea eskaini zuten. Alferrik, baina, sindikatuen arabera gutxieneko eskakizunak ere ez baita horrela beteko. Horregatik, hilaren 21ean Gipuzkoan eta 23an Araban egin bezala, bihar Bizkaian deitutako greba mantendu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun