10. urteurrena ospatzeko larunbatean makina bat ekitaldi burutuko dute Azkorri Komandoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 30a, 15:29

Azkorri komandoak euskal hintxa taldeak larunbatean ospatuko du bere 10. urteurrena, hainbat jarduera garatuz. Horrela eguerdiko 1etan, Txorimalon jarri dute hitzordua, bertan basoerditan aritzeko eta jaialdiari hasiera emateko, doako barrak horretarako ematen duen aukeraz baliatuz. Ondoren kalejira egingo dute Azkorri futbol zelairaino Urtuellaren aurka jolastuko duen partidan Galea taldea animatzeko. Arratsaldean, berriz, kolektiboko jarraitzaileek, futbolzaleek eta bestelako gazteek Getxoko Txorimalo gaztetxea hartuko dute Ukalbikada, Alambrada, Bizhil eta Narkolepsia kontzertuan ikusteko. Sarrerak hiru euro balio izango du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun