Erandioko gazte bat atxilotu dute uztailean izandako lapurretan parte hartzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 30a, 17:31

Ertzaintzak 21 urteko L.M.M. eta 32ko I.J.E. atxilotu ditu azken orduotan Erandion eta Bilbon, joan den uztailaren erdialdean Bizkaiko hiriburuko Fray Juan kaleko taberna batean izandako lapurretan zerikusirik izan zutelakoan. Lokal horretako arduradunak lapurreta jasan zuela salatu zuen orduan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera. Dirudienez, bakarrik zegoela, hiru ezezagun sartu ziren tabernan, eta barra barrura igarota, bultzaka hasi zitzaizkion eta kutxa erregistratzailea zabaltzera behartu zuten. Mehatxuen bidez hainbat tabako-pakete eta egun osoan bildutako dirua hartuta, presaka joan ziren lapurrak, tabernaria lokaleko komunetan irten ezinik utzita.

Bilboko ertzain-etxeko agenteek gertatutakoa argitzeko beharrezko ikerketa abiatu zuten berehala, eta, horren ondorioz, L.L.M. gazte erandioztarra (21 urtekoa) atxilotu zuten atzo, lapurretarekin zerikusirik zuelakoan. I.J.E. (32 urtekoa), berriz, gaur goizaldean atxilotu dute, Bilbon. Biak Ertzaintzaren egoitzan daude, epailearen esku noiz eramango dituzten zain.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun